XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
VI. GIZARTEA - Biar zer lan den, Karmele?, esan zion bere anai Patxik.- Ezer ez.
Guk ere bear dizkigu opor batzuek, amabost egun besterik ez bada ere.
- Etorri adin gurekin, oso gauz polita ikusiko den.
Ainbeste esan zion Patxik, azkenean, joatea erabaki zuan.
Amabi bat mutil: fabrikako barrungo atarian.
Makina aundi bat eratu bear zuten, len egindako puskakin.
Egun erdiko lana.
- Artzan dibuju au.
Makina orixe bukatuta utzi bear diñagu gaur.
Karmele eseri zan, goraxeagoko batean; arriturik zegon dibujura begira.
Mutillak lenendik berriketa batzuek esan zizkioten, baña, bereala ixildu ziran beren lanean.
Karmele`k atera zuan blok bat, lapitza artu, eta:
Beraxegoan:
Langilleak, banan banan, puska guztiai begiratu zien, lenengo, bakoitzak barruan zeuzkan puska txiki ugariak ondo zeuden.
Gero itxi eta alkartu.